Aste Santuko oporretan, Eusko Jaurlaritzaren garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen Eusko Treneko Trenaren Euskal Museoak arrakasta handia izan du. 1.450 pertsonek erabili dute Urolako Lurrun Trena, bost jai egunotan, EuskoTrenek eman dituen datuen arabera.
Ostegun eta Ostiral Santuak, Berpizkundeko Igandearekin batera izan ziren jende gehien bildu zituzten egunak. Egun hauetan, eskariari aurre egiteko, hirugarren zirkulazio osagarri bat antolatu behar izan zuten, aurretik prestatutako biekin ezinezkoa zelako.
Denboraldi berria
Aste Santuaren etorrerarekin ireki da Lurrun Trenaren denboraldi berria, urriaren 31ra arte zabalik izango dena. Azpeitiko Museotik Lasaora bitartean ibiliko da, asteburuetan eta ondorengo ordutegietan:
Larunbatean, 12:30ean eta 18:00ean izango dira irteerak.
Igande eta jaiegunetan, 12:30ean.
Nahi izanez gero, Lurrun Trenaren zirkulazio bereziak hitzartu daitezke asteko edozein egunetan eta abenduaren 23ra bitartean, 300 eurotatik aurrera, "aukeratzen den trenaren osaketaren arabera".