Aurten egin da Inauterietan egiten den sokamuturrari buruzko XXV. Kutxa Juan Antxieta argazki lehiaketa. Sokamuturra gai nagusi izaten duen lehiaketak zilarrezko eztaiak bete ditu. Zailtasun berezia duen argazki lehiaketa da. Gaur, lehiaketako sari banaketa egingo da Antxieta etxean, 19:00etan.
Sari banaketarekin batera, argazki erakusketa irekiko da Antxieta etxean bertan, eta apirilaren 30a arte irekita izango da. Arrakasta duen erakusketa izaten da, ikusle asko hurbiltzen baita sokamuturraren inguruko argazkiak ikustera. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa.
XXV. Kutxa Juan Antxieta ekitaldira, sokamuturrari lotutako 60 argazkilan aurkeztu dira eta Joxe Ramon Larrañagarena izan da lehen saridun aukeratu dena. Inauteri girokoa ere honen lanak irabazi du. Arlo horretara, aldiz, hamabi argazki lan aurkeztu dira.
Sarituak
-Sokamuturrean-
Lehen saria. Joxe Ramon Larrañaga azpeitiarrak jaso du, Topekadaren bezpera argazkiarekin. 365 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Bigarren saria. Iñigo Korta, azpeitiarra izan da, Sokamuturra 1 argazkiarekin. 235 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Hirugarren saria. Jose Luis Lopetegi azpeitiarra izan da, Ezetz harrapatu argazkiaren. 200 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Laugarren saria. Juan Carlos Del Pozo azpeitiarra izan da, Zakela airean, zezena gainean argazkiarekin. 120 euroko saria jasoko du.
Bosgarren saria. Josu Alzelai legazpiarra izan da, Sokamuturra 3 argazkiarekin. 80 euroko saria jasoko du.
-Inauteri giroa-
Sari berezia. Joxe Ramon Larrañaga azpeitiarrak irabazi du sari hau ere, Inauteri konpartsa argazkiarekin. 80 eurotako sari berezia jasoko du.