Lagun Onak M.B.ak Aste Santuan eginiko bidaia argazkitan

Uztarria.eus 2004ko api. 13a, 20:26

Asteazken gauean atera ziren Azpeitiko enparantzatik, mendia maite duten 32 lagun. Ostegunean Estoseko bailara ezagutzeko ibilaldia hasi zuten, eta 3 ordu eta 30 minututan iritsi ziren Estoseko aterpera. Ostiralean Pico de Paderna (2.629m) tontorra egin zuten eguraldia eskasarekin. Larunbatean ere eguraldiak lagundu ez eta Balcon de Maladetara (3.240m) igo ziren Anetoko tontorrera igotzeko hasierako asmoak utzita. Igandean leku berriak ikusteko aprobetxatu zuten eta Castillo de Loarne eta Rigloseko paretak ikusi zituzten etxera itzuli aurretik.
Argazkiak: 930,932: Estoseko aterpea
933: Hospital de Benasque
937,938,939,940: Reclusako aterpea eta Pico de Paderna bidean.
944: Maladetako bidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide