'Soreasu Kultura eta Gazte Gune berria' sortzeko bilera

Uztarria.eus 2004ko api. 16a, 18:04

  • Udalak antolatu du, kultura eta gazteria arloan egin izan diren eskaerei erantzuteko
  • Datorren ostegunean egingo da (22an), Sindikatu Zaharrean, 20:00etan

Azpeitiko Udalak kultura eta gazteria arloan egin izan diren eskaerei erantzun bat eman nahian, bilera antolatu du hurrengo asterako, "sortu nahi dugun horrek, denon onarpena eta oneritzia izan dezan".

Antolatu den bilera, "elkarte, politikari eta koadrilei" zuzendua dago "azpeitiar guztientzat izango den gunea denon artean eraikitzeko".

Bilera datorren ostegunean, apirilaren 22an, izango da Sindikatu Zaharrean, 20:00etan. Gaitzat Soreasu Kultura eta Gazte Gune berria izango du.

Zalantzaren bat izanez gero, telefono zenbaki hauek utzi dituzte deitu ahal izateko: 943 15 70 68 eta 943 15 71 61

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide