Azpeitiko merkatuaren inguruan beste plan bat bultzatuko du Udalak

Uztarria.eus 2004ko api. 20a, 18:04

  • Astearteko azoka aztertuko da indarra galtzen doalako
  • Ikei enpresaren esku utziko du azterketa

Azpeitiko Udala astearteko azoka eta "Berdura plaza"-ko merkatuak aztertzen hasiko da. Indarra galduz doazela ikusita, egon daitezkeen irtenbide ezberdinak aurkitu nahi ditu. Horretarako, Ikei enpresarekin hitz egin du eta bere esku utzi ikerketa. Egon daitezkeen gastu guztiak Udalak hartuko ditu.

Lehendik, Alde zaharra eta bertako merkataritza sustatzeko ikerketa bideratu zuen Udalak, PERCO (Plan especial de Revitalizacion Comercial) deritzona eta hau ere Ikei enpresaren esku dagoena. Orain bi ikerketek elkar lagundu dezaketeelakoan, lan egingo dute Azpeitiko merkatuak gora egin dezan.

PERCOrekin lotuta, Ikei enpresak aste honetan etxeetara telefono deiak egingo ditu inkesta egiteko, kontsumorako ditugun ohituren berri jakiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide