Gipuzkoako Lehenengo Mailan jokatzen duen herriko areto futbol taldearentzat, Jostaldi Kirolakentzat, asko okertu dira gauzak azken asteotan. Izan ere, Aste Santua baino lehen taldea jaitsiera postuetatik 7 puntura egonda egoera hain kezkagarria ez zela zirudien arren, azken bi jardunaldietan izandako porrotek, sailkapeneko beheko postuetan sartu dute berriz taldea.
Partida zailak
Geratzen zaizkien hurrengo bost jardunaldietan, gogor jardun beharko du taldeak, lehenengo hiru sailkatuek Azpeitiko kiroldegia bisitatuko baitute (aste honetan azkoitian jokatuko da).
Honenbestez, larunbateko norgehiagoka aurrera ateratzea ezinbestekoa izango dute azpeitiarrek, jaitsiera postuetan ez sartzeko. Arerioa, Donostiako Makax taldea izango da, hirugarren sailkatua. Joanekoan, azpeitiarrek 3-2 galdu zuten Donostian. Partida 16.30ean hasiko da eta Azkoitiko kiroldegian jokatu.