Uztarriak bere "egiteko nagusietakoa" dela eta, 2004an berriro ekingo dio euskararen kontzientziazio arloari. Denboraldi berri honetako aurreneko mahai-ingururako herriko pertsona esanguratsuak gonbidatu ditu: lan esparru desberdinetan lan egiten dutenak. Haiekin, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren ere egongo da. Sindikatu Zaharrean izango da 20:00etan Euskara: denon konpromisoa gaitzat hartuta.
Egindako mahai-inguruak
2002an eta 2003an Baite Euskara Elkarteak 2003ko azarotik Uztarriarekin bat eginda dago euskara elkartea hainbat hitzaldi antolatu zituen; eta euskararen inguruan hitz egiteko, arlo desberdinetatik, herriko eta herritik kanpo etorritako hainbat pertsona ezagun izan ziren herriko ohiko tokietan, baita ikastetxeetan ere. Hauek izan ziren:
- Juan Carlos Etxegoien Xamar hizkuntzalaria (2002-ekaina).
- Kike Amonarriz soziolinguista eta Antton Olariaga marrazkilaria (2002-uztaila).
- Koldo Zuazo euskaltzaina (2002-urria).
- **Iñigo Aranbarri idazlea** (2002-azaroa).
- Pako Aristi idazlea eta kazetaria (2002-abendua).
- Paula Kasares euskara teknikaria (2003-urtarrila).
- Martxelo Otamendi kazetaria (2003-otsaila).
- 'Egunkaria'-ko langile azpeitiarrak (2003 martxoa).
- Koldo Izagirre idazlea (2003-apirila).
- Asisko Urmeneta marrazkilaria (2003-maiatza).
- Xabier Isasi UEUko orduko zuzendaria (2003-ekaina).
Uztarriak, beraz, ekimena "interesgarria eta beharrezkoa" delako, berriro helduko dio euskararen kontzientziazio arloari.