Joan den larunbatean aurkeztu zen Donostian Miramar jauregian Herritarren Zerrenda (HZ) egitasmoa, zazpi herrialdetako ezkertiarrak eta abertzaleak elkartu eta Europako hauteskundeetarako zerrenda bateratuak aurkezteko xedez. Ekitaldi horretan, langile mugimendu, ekologismo, euskalgintza, feminismo, kulturgintza eta beste hainbat alorretako jendeak aurkeztu zuen egitasmoa. Euskal Herrian zerrenda bateratuak aurkezteko, ordea, Herritarren Zerrendak, maiatzaren 8a bitartean, 40.000 sinadura lortu behar dituela aurreratu zuten bertan bildutakoek.
Sinadurak lortzeko, gaurtik aurrera Azpeitiko Udaletxean irekiko da sinadura eman nahi dutenentzako aukera. Egunero, 9:00etatik 14:00ak arte izango da horretarako aukera. Herritarren Zerrendako bultzatzaileek, iaz herrietako plataformak aurkezteko egin zen sinadura bilketak eman zituen emaitza txukunak ikusita (Azpeitian mila sinaduratik gora lortu ziren), aurten ere herritarrak animatu nahi dituzte sinadurak ematera joan daitezen, sinadurn bidez, lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko zerrenda bateratu bat aurkeztu ahal izango baita.
Sinadurak emateko ordutegia
Egunero maiatzak 8a arte, 9:00etatik 14:00ak arte, Azpeitiko Udaletxean.
Edo Hartzubiko notaritzan:
Apirilak 29an, ostegunean, 16:15etik 18:00ak arte.
Maiatzak 4ean, asteratean, 16:15etik 19:00ak arte.
Maiatzak 5, asteazkena, 16:15etik 19:00ak arte.
Maiatzak 6, osteguna, 16:00etatik 17:00ak arte.
Derrigorrezkoa
- 18 urte beteak edukitzea.
- DNI edo Pasaportea aukeztea.