Gaur goizean aurkeztu dute, Patxi Altuna euskaltzainak eta Esther Zulaika Deustuko Unibertsitateko irakasleak prestatu duten Agustin Kardaberazen "Eusqueraren Berri Onac" liburuaren edizio kritikoa.
Euskaltzaindiak 2003. urtea "Kardaberazen urtea" izendatu zuen. Honen arira, Deustuko Unibertsitatearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hernaniko Udalaren laguntzaz, Kardaberazen jaiotzaren hirugarren mendeurrena ospatu zuen iaz.
Goizean izan den aurkezpenarekin eman zaie amaiera ekitaldiei. Azken honetan ez da Altuna egon, baina bai: Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako diputatu nagusia; Jose Antonio Rekondo, Hernaniko alkatea; Jean Haritschelhar, euskaltzainburua; eta Esther Zulaika liburuaren egileetakoa izan dira.