Lagun Onakek beste sari bat jaso du

Urola-Kostako Hitza 2004ko api. 30a, 18:04

Balmasedan jasotako saria.
  • Asteburuan izan zen iraupen ibilaldian izandako parte hartzeagatik jaso du
  • Antolatutako ikastaroek harrera ona izan dute

Aurten, bigarren urtez segidan, Lagun Onak Mendi Bazkunak sari bat jaso zuen Balmasedan egiten den iraupeneko mendi ibilaldian. Parte hartzaile gehien izan zituen taldea izateagatik eman zioten saria Lagun Onak elkarteari.

Lagun Onak-ek ez zuen autobusik eta ezer antolatu Balmasedarako, baina mendi elkarteen artetik ibiltari gehien izan zituena izan zen asteburuan. "Azpeititik jendea bere kasa joan zen Balmasedara eta aurten ere iaz bezalaxe sariarekin etorri dira", dio Maje LarraƱaga mendi elkarteko lehendakariak.

VIII. Balmasedako herria iraupen ibilaldia egin zen joan den asteburuan, bi luzerako ibilaldiak egiteko aukera dago, bata 32 kilometrotakoa eta bestea 45 kilometrotakoa. Azpeitiarrek ibilbide luzean hartu zuten parte. "Azken boladan jendeak ohitura du era honetako ibilaldietan parte hartzeko", kontatzen du LarraƱagak.

Ikastaroak

Mendi elkarteak antolatutako ikastaroak harrera oso ona izan dute. Dagoeneko orientaziokoa beteta dago eta maiatzean egingo den GPS ikastarorako bi-hiru pertsonentzako lekua besterik ez dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide