Herritarron Zerrendak 256 sinadura bildu ditu oraingoz

Uztarria.eus 2004ko mai. 5a, 19:05

  • Mila sinadura inguru biltzea du helburu
  • Maiatzaren 8an amaituko da epea

Herritarren Zerrendak (HZ) ekainaren 13an Europako hauteskundeetara aurkezteko sinadura bilketa hasi zuen joan den astean. Euskal Herriko zazpi probintzietan ezkertiarrak eta abertzaleak bildu nahi dituen zerrenda aurkeztu nahi da. Horretarako, maiatzaren 8a bitartean 40.000 sinadura lortu behar ditu HZk.

Azpeitian ere lehengo astean hasi ziren sinadurak biltzen. Gaur eguerdiko ordubatean, Uztarriak jaso dituen datuen arabera, Azpeitian 256 lagunek sinatu dute.

Herritarren Zerrendako bultzatzaileek, iaz herrietako plataformak aurkezteko egin zen sinadura bilketak lortu zuen bezala (orduan mila pasatxo lortu zituen Habeak), Azpeitian mila sinaduratik gora lortzea dute helburu (oraingoz, %25 lortu dute). Herritarrak animatu nahi dituzte sinadurak ematera joan daitezen, sinaduren bidez, "lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko zerrenda bateratu bat aurkeztu ahal izango baita".

Sinadurak emateko ordutegia

Egunero, maiatzak 8a arte, 9:00etatik 14:00ak arte, Azpeitiko Udaletxean.

Edo Hartzubiko notaritzan:

Maiatzak 5, asteazkena, 16:15etik 19:00ak arte.

Maiatzak 6, osteguna, 16:00etatik 17:00ak arte.

Derrigorrezkoa

  • 18 urte beteak edukitzea.
  • DNI edo Pasaportea aukeztea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide