Matxin III.-Olazar eta Matxin IV.-Badiola garaile erremontean

Uztarria.eus 2004ko mai. 12a, 19:05

Bigarren partidako protagonistak. Ezkerretik eskubira, Matxin IV., Olazar, Iturralde eta Urko.
  • V. Erremonte txapelketako hurrengo partidak ostiral honetan jokatuko dira
  • Uztailaren 2ra arte iraungo du

Hasi da Azpeitiko V. Erremonte txapelketa. 2000. urtean hasi zen ekimena pelotari profesional hasiberriei aukera emateko helburuarekin. Aurten 16 pilotari dira uztailaren 2an izango den finalean egon nahi dutenak.

Bi taldetan banatuta daude bikoteak eta ostiralean jokatu ziren lehenengo partidetan talde bakoitzetik bina bikotek jokatu zuten. A taldean Matxin III.-Olazar bikoteak, Uterga eta Urrutia hartu zituzten mendean; 40 eta 31 izan zen emaitza. B taldeko partida estuagoa izan zen. Matxin IV. eta Badiolak 40 eta 37 irabazi zieten Iturralde eta Urkok osatutako bikoteari.

Hurrengo partidak

Datorren ostiralean, 22:30ean, Bereziartua-Jon / Sarasua-Astibia eta Iribarren-Gaztelu / Juaristi-Aguirrezabala partidak jokatuko dira, Izarraitz pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide