Haur eta gaztetxoentzako udako aisialdiak antolatu dira

Uztarria.eus 2004ko mai. 13a, 21:05

  • 3 eta 17 urte bitartekoentzat zuzenduta dago
  • Aisialdietarako begiraleak behar dira

Uda gerturatzen ari da eta Udaleko Gazteria Saila hasi da lanean. Haur eta gaztetxoentzako udako aisialdien programa antolatu du. Aukera asko eskeintzen dira 3 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Bi txandatan banatu dituzte aisialdiak: Ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean lehena eta bigarrena, uztailaren 12tik 23 bitartean.

Parte hartu nahi dutenek Gazte Informazio Bulegoan edo euren ikastetxeetan eman beharko dute izena, maiatzaren 22a baino lehen.

Begiraleak

Bestalde, begiraleak behar dira egun hauetarako. Gazte Informazio Bulegotik nahi duen oro aurkeztu daitekeela eman dute jakitera baina honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Begirale titulua eduki
  • Azpeitiarra izan
  • 18 urtetik gora eduki

Eta kontuan izango dituzte ere begiraleek erakusten duten lanerako gogoa eta izandako esperientzia.

GIBra aurkeztu beharko dira lanerako gogoz dauden begiraleak. Astelehen goizetan eta larunbat arratsaldetan itxita egongo da. Bestelakoetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era bitartean egongo dira lanean.

Zerbait jakin nahi izanez gero telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 943 15 71 61.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide