Andoni Aranagak Giroa utzi du

Uztarria.eus 2004ko mai. 14a, 18:05

  • Arratsaldeko hirurak eta laurdenetan utzi du
  • Sailkapenean 153. postuan zegoen, liderrarengandik 43:53 minutura

Andoni Aranaga erretiratu egin da Italiako itzulitik. Azpeitiarrak parte hartu duen lehen itzuli handia da Giroa, eta 6. etapan amore eman du; 15:15ean utzi du.

Herenegun, ihes egin da ibili zen lasterketa buruan. 50 kilometro egin zituen horrela, harrapatu zuten arte. Une horixe izan zen azpeitiarra ikusi zena, bestela nahiko lasai eta atzean ibili da eta. Atzoko etapan 161. iritsi zen helmugara, 4:49 minutuko atzerapenarekin.

Sailkapen nagusian 146. postuan zegoen, liderrarengandik 43:53 minutura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide