Biele Azpeitiko enpresak 'Gipuzkoako Pymea' saria jaso du

Uztarria.eus 2004ko mai. 14a, 20:05

Bieleko ordezkaritza (ezkerrean) sariarekin.
  • Enpresa txiki eta ertainei dagokien saria da.
  • Daraman ibilbidearengatik saritu dute, arratsaldean Zestoan ospatu den ekitaldian

Azpeitiko Biele S.A. enpresak Gipuzkoako Bazkundeak banatzen duen "Gipuzkoako Pymea" saria irabazi du. Gaur arratsaldean egin da sari banaketa Zestoako Bainuetxean.

Gipuzkoako XII. Industri Sariak izan dira gaur banatuak. Hainbat sari banatzen dira eta horien artean "Gipuzkoako Pygmea". Enpresa txiki eta ertainei dagokien saria da. Epaimahaiaren esanetan "bere hazkunde jarraiagatik eta teknologia, berrikuntza eta I+G-aren aldeko apustuarengatik", saritu dute.

Ezustea

Bieleko ordezkaritza zabala egon da Zestoan. Ezustea ordea, lantegiko lagunek eman diete han zeudenei. Goizean, 14:00 aldera, irratian entzun dute Biele izango dela sarituetako bat eta berehala deitu diete Zestoan zeudenei. Arratsaldean beraz, ezusteko handirik ez dute hartu baina "gozoa" izan dela esan du Luis Juaristik. Txomin Andonegi Enpresako kudeatzailea eta Xabier Aldazabal Administrazio Kontseiluko lehendakaria igo dira saria jasotzera.

Biele

Bielek 31 urte beteak ditu. Ekoizpenaren automatizaziorako ekipoak sortzera bideratzua dago. Horretarako 120 langile ditu gaur egun. Urrestillara bidean du egoitza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide