Lehengo aldiz, Euskal Irrati Telebistak erabiltzen dituen hizkuntza-irizpideak argitara emango dira. Azpeitiko Udal Euskara Patronatoaren erabili.com webgunean egongo da ikusgai. Irizpideak hizkuntzalariei egiten dizkieten kontsultetatik ateratzen dituzte.
Beraz, aipatutako sarean, EITBko langileek jarraituko dituzten hizkuntza-irizpideak edonoren eskuragarri egongo dira gaurtik aurrera.