Mikel Aranburu azpeitiarra da une hauetan Realean sasoirik onenean dagoen jokalaria, ederki ari baita jokatzen.
Bihar, igandea (17:30, Anoeta estadioa), oso partida garrantzitsua du Realak, Malagaren kontra, Espainiako Bigarren A Mailara jaisteko arriskua duelako, eta Aranbururen jokoak garrantzi handia izango du.
Hori dena dela eta, Berria-k gaur elkarrizketa egin dio.
Haren adierazpen batzuk:
- "Urduritasun pixka bat izan arren, handiagoa da irabazteko gogoa".
- "Jokalari eta zaleek, denok, partida aurrera atera nahi dugula erakustea ona litzateke".
- "Gogor irtetea ondo dago, baina futbolean jokatuz irabazi behar dugu. Pazientzia izateak ere asko balio du".
- "Xabi Alonsok ez dit itzalik egiten".