Euskal Herriko Launako txapelketa amaitu da eta Nuarbek ez du areriorik izan. Txapela buruan itzuli ziren etxera Aratz-Errrekatik.
Bikain hasi da Nuarbe lur gaineko denboraldian. Bi talde aurkeztu Launako txapelketara eta txapela eta lehenengo bi postuak eurentzat izan dira. Bi asteburutan jokatu da. Aurrenekoan Nuarbe B izan zen garaile; bi tiralditan menderatu zuten Nuarbe A taldea. Herenegun aldiz, bigarren txandan, Nuarbe A-k lortu zuen lehen postua. Berdinketarekin beraz, bien artean jokatu zen Euskal Herriko Launako lehen txapela. Hiru tiralditan A-k irabazi zuen.
Sailkapena
1- Nuarbe A, 23 puntu
2- Nuarbe B, 23 p
3- Gaztedi C, 20 p
4- Getxo, 16p
5- Goiherri C, 15p
6- AbadiƱo, 13p
7- Mutriku A, 12p
8- Goiherri A, 10p
9- Gaztedi B, 8p
10- Gaztedi A, 7p
11- Goiherri B, 7p
12- Mutriku B, 2p