Ikasberriko jubenilen futbol taldeak laugarren postuan amaitu du lehen mailarako igoera fasea. Aurreneko hirurak igotzen dira mailaz, beraz, gertu ibili dira azpeitiarrak.
Texas Lasartearra taldea izan dute aurkari asteburuan eta kanpotarrak euren aukerak ederki aprobetxatuz 0 eta 2 gailendu zaizkie. Porrotaren ondoren, igoera lortzeko aukerak ihes egin die hasiera batean, baina Federazioak, Ikasberrik esan duenez, agian laugarrenak ere igotzeko aukerak izango dituela adierazi die. Zain egon beharko da beraz.
Kadeteak finalean
Etxetik kanpo baina hala ere, fin ibili dira Ikasberriko gazteenak. La Salle taldeari 0 eta 2 irabazi ondoren, kopako finalera sailkatu dira. Partida asteburu honetan jokatuko da.