Laugarren urtez Mikelats aek euskaltegiak losintxen lehiaketa antolatu du. Hainbat herritar ausartu dira imajinazioaren bila ekin eta aurkitzean zertxobait idaztera; 100 lagundik gora, hain zuzen ere.
Zapatuan Azkoitian egingo den txotx-aren amaieran jakinaraziko dute nor izango den aurtengo irabazlea. Irabazleaz gain, hurbiltzen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte opariak.
Hona hemen aurkeztu dituzten losintxa batzuk:
- Edertasuna momentua balitz zu eternitatea izango zinateke.
- Mozkortu, gaur zure muxuez mozkortu nahi dut.
- Pandero horrekin Epeldek ez du LarraƱagaren beharrik
- Bihotzerrerik handiena ere sendatuko huke.
- Nire mobilak, kobertura, bateria, saldoa... behar ditu funtzionatzeko. Nik ordea, zu nahikoa zaitut bizirik irauteko.
- Biharamunik gabeko mozkorra bezain ederra zara.
- Izena esaten badidazu Olentzerotan esaktuko zaitut.
- Hondartza umelean zure lorratza aurkitu nahi dut.
- Zu zara nire zoriona eta etsipena banatzen dituen marra.
- Marrubizko tarta baino hobea zaude.
- Zuk halako kurbak ta nik frenorik ez! Hemen azidentie seguru.