Joseba Albizu ez da Tourrean izango

Uztarria.eus 2004ko mai. 18a, 19:05

  • Euskaltel-Euskadi taldeak erabaki du Tourrean izango den bederatzikoa.
  • Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra, bigarren ordezkoa izango da.

Julian Gorospe Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko kirol zuzendariak erabakita dauka zein eramango dituen aurtengo Tourrera: **Iban Mayo, Haimar Zubeldia, David Etxebarria, Mikel Artetxe, Iker Camaño, Unai Etxebarria, Iker Flores, Iñigo Landaluze eta Egoi Martinez**. Mayo eta Zubeldia izango dira Euskaltel-Euskadiko liderrak.

Berrian irakurri dugunez, ordezkoetan lehena Roberto Laiseka izango da, eta bere ondoren egon daitzeke Joseba Albizu eta Josu Silloniz.

Beraz, gauzak aldatzen ez badira, Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra ez da Tourrean izango.

Berak bestelako asmoak erakusten zituen iazko abenduan, uztarria.com honetako elkarrizketa on-line atalean : Euskaltel-en korritzen badut, Tourreko egutegian banago, alegia, han izango naiz, ez badut lesiorik edo antzeko ezbeharrik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide