Udalekuak antolatu ditu Udalak haur eta gaztetxoentzako

Urola-Kostako Hitza 2004ko mai. 19a, 17:05

  • Udalekuetan izena maiatzaren 12a baino lehen eman behar da ikastetxean edota Gazte Informazio Bulegoan
  • Udako ekitaldiak bi txandatan egingo dira; bietan parte hartzeko aukera ere bada.

Udaleko batzorde desberdinek bat eginda (gazteria, kirola, gizartekintza eta ingurumena), ekaina eta uztaila bitartean haur eta gaztetxoentzako udalekuak antolatu dituzte.

Hiru urtetik hasi eta hamasei urte bitartekoei zuzendutako udaleku irekiak dira eta guztietan bi txanda daude; bietan parte hartzeko aukera eskainiz. Txanda bakarrean parte hartuz gero, 30 eurotik hasi eta 60 euro arteko kostua dute eta hiru anai-arreba edo gehiagok parte hartuz gero beherapena izango dute familiek. Ordainketa izena eman ondoren Azpeitiko udaletxean edota Aurrezki Kutxan (3035 0020 51 0200900003 kontu korronte zenbakian) egin behar da.

Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 22an (datorren larunbata) bukatuko da. Parte hartzeko izena ikastetxean edota Gazte Informazio Bulegoan (Zapo Txoko gaztelekuan dago, Urola kalea 6an. 943 15 71 61 telefono zenbakian) eman behar da.

UDAKO EKITALDIAK

Aukera guztietan bi txanda izango dira: lehena ekainaren 28tik uztailaren 9a arte eta bigarrena uztailaren 12tik 23ra. Aukera guztietan bi txandetan parte hartzeko aukera ere eskaintzen da.

Udan txiki

3 eta 5 urtekoentzat. Irteerak, tailerrak eta egun bereziak. Txanda bakarra 30 euro eta bi txandak 55 euro.

Udan jolas

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat. Irteerak, tailerrak, hondartzara eta mendira. Txanda bakarra 30 euro eta bi txandak 55 euro.

Udan mugi

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat. Irteerak, tailerrak, tenisa, dantzak. Txanda bakarra 30 euro eta bi txandak 55 euro.

Udan alai

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat. Sendabelar tailerra, surfa, eskalada, piraguak, mendi irteerak... Txanda bakarra 40 euro eta biak 70 euro.

Udan alai

DBH 1.,2,,3. eta 4. mailakoentzat. Eskalada, Hockeya, surfa, haitzuloak, Lintzara bost eguneko irteera... Txanda bakarra 60 euro eta biak 100 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide