XIII. Herri Mailako Amuarrain Arrantza txapelketa izango da larunbatean Urola ibaian. Alebin eta infantil mailako arrantzaleentzako 1990 urtetik 1997 urte artean jaiotakoak da lehiaketa. Amuarrain arrantza lehiaketa Azpeitiko Txalintxo elkarteak, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute, Zumaiako Anade elkartearen laguntzarekin.
Parte hartzeko izena Larrañaga Kirolak-en (Arana kalean) eman behar da eta Nortasun Agiria eta arrantzarako baimen aurkeztu beharko dira. Goizean, 08:30ean, elkartuko dira partaide guztiak Enparan dorretxearen aurrean eta 09:00etatik 12:00ak arteko denboran arrantzan arituko dira Urolan. Ondoren sari banaketa izango da.
Sari ugari jarri dituzte antolatzaileek: txapeldun orokorrarentzat, amuarrain handiena harrapatzen duenarentzat, bi mailetako lehen bost arrantzaleentzat eta parte hartzaileen artean banatzeko opariak. Beraz, gutxi geldituko dira saririk gabe