Pasaden astean atean erosketak zirela eta idatzi nuen. Gaur berriro idazten dut, zeren eta oraingoan, berriro, etxera deitu didate ea aurreko oparia jaso nuen galdetzeko eta bide batez, bertan zetorren katalogoan dagoen oparia aukeratzeko. Guztia debalde.
Saltzeko bada ez jarraitzeko esan arren opariak eman nahi. Bigarren bat aukeratzeko esan didate, berriro ere ezer erosteko asmorik ez dudala esan arren. Bigarren opari hori ere debalde.
Katalogoan dagoen liburuei begiratzeko eskatu eta gustokoena zein den galdetu ondoren, berau bidaliko didatela hilero 20 euroren truke esan didate. Azkenean saltzeko beste teknika bat besterik ez da. Kontuz ibili beharra dago helduengana joaten baitira gehienetan eta erosteagatik bada ba.. ondo baina kondiziotan. Liburuak erdaraz dira jakina.