Azpeitiak 2.600.000 euro jasoko ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik

Uztarria.eus 2004ko mai. 19a, 19:05

  • Foru Aldundiko Inbertsioen Egitasmo Bereziei banatzen zaizkien diru-laguntzetatik jasoko ditu
  • Kultura, kirola eta bide sareak landuko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak 140.830.162. euro banatuko ditu 50 herriren artean, Foru Aldundiko Inbertsioen Egitasmo Bereziei dagozkienak. Azpeitiak, dituen proiektuei laguntzeko, 2.600.000 euro jasoko ditu.

El Diaro Vasco-n irakurri dugunez, Azpeitiko udalak aurreikusita dituen hiru egitasmok jaso eta osatu dute diru-laguntza kopurua. Kulturan, kirolean eta bide sareetan oinarriturik dira egitasmoak.

Soreasuko Kultur eta Gazte gunea sortzeko egitasmoa izango da 2.600.000 eurotatik kopuru handiena hartuko duena, 1.700.000 euro.

Kirol arloan futbol zelai artifiziala egiteko 400.000 euro jasoko ditu eta bide sareetara zuzenduko dira gainontzeko 410.000 euroak. Landetako sahiesbidea eta OƱatzeko eta Atxubiaga kaleko errepideak berritzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide