Amnistia Astea antolatu dute

Uztarria.eus 2004ko mai. 20a, 13:05

  • Amnistiaren Aldeko Mugimenduak nazio mailan antolatu duen ekimenak maiatzaren 17tik 22ra bitartean iraungo du
  • Donostian egingo den "manifa nazionala"-rekin amaituko da

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Amnistia Astea antolatu da nazioa mailan "Euskal Preso Politikoek duten arazoari irtenbidea emateko".

Maiatzaren 17tik 22ra bitarteko astea aukeratu dute horretarako. Munduan diren herrialdeetako ordezkariek parte hartuko dute aste horretan. Maiatzaren 20an, gaur, Zarautzetik Azkoitirako errepidean maindire ilera antolatu eta 19:30ean nahi duenak Azpeitiko saihesbidera gerturatzeko eskatu dute.

Ekimena maiatzaren 22an amaituko da Donostian egingo den "manifa nazionalarekin".

Egoera

Hau guztiaren jatorria, "espainiarrek eta frantziarrek ukatzen dizkiguten eskubideetan" oinarritu eta "Euskal Herriaren alde borrokan ari den ororen aurka" egiten dituzten erasoetan kokatzen dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren esanetan aipatutako erasoen ondorio dira "espetxeetan dauden Euskal Preso Politikoek duten egoera".

Honako adierazpenak biltzen dituzte aurkeztutako idatzian:

  • Euskal Preso Politikoen jatorria eta izaera politikoa da.
  • Euskal Presoen Kolektiboa anitza de eta euren burua euskal prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea duen eragile bat bezala jotzen dute.
  • Gatazkak badu konponbidea horretarako preso eta errepresaliatuen egoera bideratu behar da, alegia amnistia
  • Ezinbesteko da Euskal Preso Politikoak prozesuan parte hartzeko Euskal Presoak Euskal Herriratuak izatea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide