Erabaki dira zein taldek jokatuko duten kopa eta zeintzuk liga

Uztarria.eus 2004ko mai. 21a, 18:05

  • Lau taldeetako aurreneko bi sailkatuek jokatu dute futbito txapelketako liga
  • Finalak ekainaren 12an jokatuko dira

Azpeitian Gazteok Zer!?-ek antolatu duen futbito txapelketan erabaki dira nortzuk jokatuko duten ligako txapela eskuratzeko eta nortzuk kopan aurrena izateko. Erdi lanak bete dira beraz.

Parte hartu duten 22 taldeetatik 8 onenek jokatuko dute liga. Lau taldetan banatu ziren guztiak eta bakoitzetik bi onenak sailkatu dira. Hauen artean lauko bi talde osatu dira eta lehenego bi sailkatuek egingo dute aurrera.

Gainontzeko guztiek kopa jokatu dute. Kopan ez da talderik osatuko eta partidak erabakiorrak izango dira; irabazten duenak aurrera egingo du eta galtzen duenak aurtengo txapelketari agur esango dio.

Bai kopako eta bai ligako finalak ekainaren 12an jokatuko dira.

Sailkapena

A taldea

1- Aitzaki, 12 puntu

2- Etxe Zuri, 12 puntu

3- Xiero F.T., 10 puntu

4- Korraleteam, 6 puntu

5- Akerzulo, 4 puntu

6- Sanjuan River, 0 puntu

B taldea

1- Intermitente, 10 puntu

2- Inpernu, 10 puntu

3- Dean, 9 puntu

4- Amaia, 7 puntu

5- Ducados, 3 puntu

6- Lokotx, 3 puntu

D taldea

1- Dinamo, 10 puntu

2- Urtzi, 9 puntu

3- Latzak, 6 puntu

4- Orkatz, 4 puntu

5- Illunpekuk ollaorra nai, 0 puntu

E taldea

1- Beti poz, 12 puntu

2- Ollagorraneko lata epela, 9 puntu

3- 80 urte fuolin ta, 6 puntu

4- 10 da 0 da porkulo, 3 puntu

5- Zubiola, 0 puntu

Ligarako taldeak

Ligarako sailkatu diren taldeak honako bitan banatu dira:

A taldea

Etxe Zuri

Inpernu

Urtzi

Oillagorraneko lata epela

B taldea

Beti poz

Aitzaki

Intermitente

Dinamo

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide