Herri mailako XIII. Amuarrain Arrantza txapelketatik ez da asko jango. 14 besterik ez ziren harrapatu, askatu zituzten 300 amurrainetatik. Alebin mailan Beñat Loinazek eta infantil mailan Aitor Cidek lortu zuten lehen postua.
Txapelketako txapeldun orokorra Aitor Cid izan zen amurrain gehien arrantzatu zituena izan baitzen. Handienaren saria berriz, Klaudio Sagardia izan zen, 461 gr.-ko amurrainarekin.
Parte hartu zuten 55 lagunen artetik sailkapena honela geratu zen:
Alebin mailan
1- Beñat Loinaz Beristain
2- Klaudio Sagardia Hidalgo
3- Mikel Azkue Goenaga
4- Hodei Korta Urkola
5- Borja Platero Sanchez
Infantil mailan
1- Aitor Cid
2- Ion Garate Tena
3- Aitor Exposito Ibarmia
Aurreneko bost sailkatuek sariak jaso zituzten. Infantiletan ez zen laugarrenik eta bosgarrenik izan inork ez zuen eta zorterik izan, beraz, hiruk soilik lorrtu zituzten sariak. Txapelketaren amaieran parte hartzaile guztien artean opariak banatu zituzten.