Azpeitiko Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Aste Berdea antolatu du. Maiatzaren 31tik ekainaren 5a bitartean iraun eta ekitaldiak izango ditu. Batetik, haur eta gazteentzako tailerrak eta antzerkia antolatu dituzte. Bestetik, ingurumenaren inguruko hitzaldiak.
Haur eta gazteek Amalur eta denboraren tunela antzerkia ikusi ahal izango dute. Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko antzerki interaktiboa da. Ekainaren 1ean, asteartean, Iraurgi ikastetxean eta ekainaren 2an, Ikasberri Azpeitiko Ikastolan eta Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan. Honez gain, tailerrak egiteko aukera ere izango dute. Zapo Txokoko eta Ludotekeko egoitzetan egingo dira eta bi orduko iraupena izango dute baina aurrez eman behar da izena parte hartu nahi bada. Azken eguna maiatzaren 28a izango da.
Tailerrak
- Ekainak 1: Iturritxiki ludotekan, zaborretatik berreskuratutako gaiekin eskulan tailerra.
- Ekainak 2: Zapo Txokon, Eguzki Labea egiteko tailerra.
- Ekainak 3: Txiki Txoko ludotekan, zaborretatik berreskuratutako gaiekin eskulan tailerra.
Hitzaldiak
Ingurumenaren inguruko hiru hitzaldi emango dira. Guztiak Aitonena I-ean eta arratsaldeko zazpiretan.
- Maiatzak 31: IƱaki Bovedak, Eveko teknikariak, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia emango du.
- Ekainak 1: Azpeitiko Garrantzizko Gune Naturalak hitzaldia Joserra Diezek emana. Azpeitiko Gune Naturalen Katalogoaren egilea da Diez.
- Ekainak 2: Beatriz Oiartzabal Visesako teknikariak Etxebizitza hutsak: Bizigune programaren aurkezpena hitzaldia emango du.