'Urola-Kostako Hitza'-k oporrak hartu ditu

Uztarria.eus 2004ko mai. 31a, 18:05

Urola-Kostako Hitza.
  • Maiatzaren 31tik ekainaren 14ra arte oporrak hartuko ditu udan egunero argitaratzeko.
  • Azpeitian 2.150 etxeetan banatzen da; egunkaririk zabalduena da

Datozen bi asteetan ez da Urola-Kostako Hitza argitaratuko, oporrak hartu ditu eta. Oporrak orain hartzeko arrazoia udan etenik gabe egunero etxean izateko da. Beraz, ekainaren 15ean izango da berriro etxeetan.

Udan gauza ugari antolatzen da; batik bat kostaldean. Urrian aldiz, 2004ko Kilometroak ospatuko dira Zarautzen eta Orion. Hitza-k kostako zatia lantzen duenez eta ekitaldi eta festa ugari izaten denez, oporren zati bat orain hartzea erabaki du, uda osoan albisteak lantzen egoteko. Beste zatia irailean hartuko du (13tik 26ra).

Harpidetza

Azpeitian egunkaririk zabalduena da Urola-Kostako Hitza. Dagoeneko euskaraz eginiko 2.150 Hitza banatzen dira. Lehen El Diario Vasco zen ohore hori zuena, 1.300 alerekin. Guztira eskualdeko 7.000 etxeetara banatzen da egunkaria eta egunez egun kopurua handituz doa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide