Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Emakumearen Mahaiak urtea hasi zenetik hainbat ekimen antolatu ditu: brikolaje ikastaroak eta puntu, brodatu edota bolillo ikasketak, beste batzuren artean. Eta lehenengo aldiz, antzerki tailerra. Arrakasta handia izan dute El Diario Vasco.com-en irakurri daitekeenez.
Amaitu dira emakumeentzako ikastaroak eta eginiko lanak ikusgai egon dira asteburuan Betharrametan. Erakusketa jarri zuten eta modu dotorean margoturiko tresnak, josketa ikastarokoek eginiko trajeak eta puntuekin, brodatuekin eta bolilloekin landutako beste hainbat arropa ikus zitezkeen. Jende ugari pasa zen larunbat eta igandez zabalik egon zen erakusketatik.
Antzerki tailerra
Lehengo aldiz landu zen ekimenak arrakasta izan zuen. Sateliteatzen lana prestatu zuten Alaitz Olaizola irakasle zutela eta larunbat arratsaldean jende aurrean erakutsi. Betharrameko kapera jendez beterik zela egin ere. Amaieran, lore sorta, tarteko ezusteko eskertza egin zioten Olaizola irakasleari.