Iñaki Altuna: "Klub berriak sortzea ia ezinezkoa da"

Uztarria.eus 2004ko eka. 1a, 13:06

  • Lauko txapelketa amaitu da eta Altuna Nuarbeko entrenatzailearen balorazio txiki bat dakar Berria egunkariak
  • Nuarbe izan da garaile gizonezkoetan

Lauko txapelketa amaitu da eta dagoeneko larunbatean izango den ohiko zortziko txapelketari begira dira sokatiralariak. Baina aurretik begiratu bat bota diete sokatiraren etorkizunari.

Nuarbeko Iñaki Altuna entrenatzaileak Lauko txapelketak duen helburua betetzea ia ezinezkoa dela irizten dio: "klub berriak sortzea ia ezinezkoa ari da gertatzen eta zortzikoa prestatzeko baliatzen dugu denok. Bestalde, geroko txapelketan gutxi aritzeko aukera izan dezaketenei laukoan ematen zaie aukera, nahasian jarrita. Dabilenak ere behar du eragingarri bat".

Txapelketaren helburua talde eta tiralari berriak sortzea da, baina ez da horrelakorik gertatzen. Hala ere, alde onari begiratzen dio Altunak eta zortzikoa prestatzeko egokia ikusten du lehiatzea ona delako: "tiraldiak amaituta tiralariak kexaka itzultzen dira etxera eta entrenamenduetan ez da hori gertatzen. Laukoak jarraitu egin behar du".

Nuarbe nagusi

Lauko txapelketak iraun duen hiru asteetan Nuarbek aurkeztutako bi taldeak nagusi izan dira. Igandeko lehian Nuarbe B taldea izan zen irabazlea Nuarbe A aurkari zuela finalean. Aitor Olaizola tiralaria gustura dago eginiko lanarekin: "pisu aldetik ibili gara nahiko justu, baina oro har, emaitza ona lortu ugu. Pisu txikian izan dugu hutsunea, esku hartzeko asmoa baikenuen, baina tiralari bat lesionatu egin zen. Bestalde, uste dut tiraldi batzuk egitea mesedegarria dela".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide