Herri sustapeneko etxebizitzak pertsona ezinduentzat

Uztarria.eus 2004ko eka. 2a, 11:06

  • Bi etxebizitza egingo dituzte Enparan kalean
  • Banatzerakoan kontuan hartuko dira egoera sozio-familiarra eta ezinduaren etxebizitzaren egoera

Laster herri sustapeneko bi etxebizitza egingo dituztela eman du jakitera Azpeitia Lantzenek. Etxeak mugikortasun arazoak dituzten ezinduentzat izango dira. Enparan kalean egingo dira.

Etxebizitzak eskuratzeko ezindua izatea "ezinbesteko baldintza" dela esan du Azpeitia Lantzenek. Horrez gain, "etxebizitzak esleitzerakoan kontuan izango dira egoera sozio-familiarra bai eta ezinduaren etxebizitzaren egoera ere" adierazi du.

Inor etxebizitza eskuratzeko interesaturik badago edota argibideren bat nahi badu Azpeitia Lantzenen bulegoetara joan behar du (Enparan kalea,1) ekainaren 30a baino lehen. Bulego orduak 9:30etik 13:00etara bitartekoak dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide