Gipuzkoako herri arteko pilota txapelketan ezustekoa azpeitiarrentzat

Uztarria.eus 2004ko eka. 2a, 14:06

  • Anoetaren aurka 2 eta 1 galdu dute joaneko partida
  • Hala ere, 51-na tantu dituzte, berdinketarik balego

Larunbatean jokatu ziren Gipuzkoako herri arteko joaneko final laurdenetako pilota partidak. Azpeitiak Anoeta du aurkari eta ezustekoa izan bazen ere, 2 eta 1 galduta itzuli ziren herrira, El Diario vasco.com-en irakurri daitekeenez.

Azpeitiarrak dira faborito nagusiak kanporaketa honetan baina lana gogotik egin beharko dute aurrera egiteko. Kadeteek eta helduek galdu zituzten euren partidak. Jubenilek ekarri zuten puntu bakar hori herrira.

Kadeteak 16 eta 19 aurretik joan baziren ere, anoetarrek partidari buelta eman eta 22 eta 19 irabazi zuten. Helduetan aldiz, zoritxarra lagun, 10-na berdindurik zirela Beobidek min hartu eta partida utzi behar izan zuen. Ondorioz Anoetak lortu zuen bigarren puntua 22 eta 10-eko markagailuarekin.

Jubenilak izan ziren irabazi zuten bakarrak eta baita erraz egin ere; 7 eta 22 nagusitu ziren. Hauek lorturiko tantuei esker, bi herriak 51-na tantu dituzte eta berdinketarik balego, hau da, Azpeitiarrek etxean 2 eta 1 irabaziko balute, etxean jokatutako partiden tantuek erabakiko lukete irabazlea nor den.

Ostiralean jokatu dira itzulerako partidak. Beobide ez da bertan izango aipatutako lesioarengatik eta oraindik ez dago jakiteri nork jokatuko duen bere lekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide