Artistek egindako lanak kaleratzeko beharra sentitzen dute; anonimatoan ezkutatzen ez direnek behintzat. Urolako Arte eta Diseinuko artistek ere euren lanak jendaurrean jarriko dituzte ekainaren 7tik aurrera, Antxieta Etxean.
Urteroko legez, aurtengo ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako lanen erakusketa eskainiko dute. Sei urteko ikasleeak zein jubilatuak aritu dira artista lanetan. Egurrez eginiko lanak, marrazki artistikoak, koadroak, lokatza moldaketak... denetik ikus ahal izango da erakusketa berezi horretan.
Ikusle guztientzat zabalik egongo da aipatu bezala, Antxieta Etxean, ekainaren 7tik 25a bitartean eta astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.