Auzoetako festak hasteko ordu batzuk baino ez dira geratzen. Sanjuandegi eta Nuarbe prest dira jendea eskuzabal hartzeko. Sanjuandegin gaur hasiko dira eta Nuarben bihar.
Bi auzoek prest dituzte festak umorez eta alaitasunez igarotzeko beharrezko guztia eta egitarau ederrak osatu dituzte.
Sanjuandegiko festei, gaur arratsaldeko txupinazoarekin emango zaie hasiera. Zortziretan izango da. Hala ere, motorrak berotzen lehengo astetik hasiak ziren eta festa giroa somatu izango dute batzuek aspaldi.
Nuarben Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira txapelketa izango da festei hasiera emango diona; indartsua inondik ere. Ondoren erromeria eta afaria gustuko dutenek aukera paregabea izango dute, Imuntzo eta Beloki trikitilariekin.