Herri kirolak jokatu dira Nuarbe eta Urrestillan

Uztarria.eus 2004ko eka. 7a, 13:06

  • Sokatiran Nuarbe azken urteotako bidetik; denak irabaziz
  • Iriarte Urrestildarra laugarren postuan Gazteen Urrezko Aizkora txapelketan

Asteburuan herri kirola ikusteko aukera izan da inguruetan. Nuarben Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira txapelketako lehen saioa izan da, etxekoen erakustaldia eta guzti. Urrestillan, berriz, Urrezko Aizkora txpalketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, heldu eta gazte mailatan.

Nuarbeko festak direla aprobetxatuz asteburuan Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira txapelketa jokatu da bertan. Lauko txapelketa atzean utzi eta zortzikoetako lehena izan da jokatu dena. Nuarbe erraz gailendu zaie gainontzekoei bai 640 eta baita 680 kiloetan.

Tiraldi guztiak irabazita eskuratu zuen 640an lehen postua. Bigarren postua lortzeko egon ziren lehia gogorrak, Goiherri eta Gaztedik berdinduta amaitu zuten eta. Nuarberen aurka bakarrik galdu eta beste guztiak irabazi zituzten; elkarren aurka berriz, berdindu.

Nuarbetarrak 680koan ere erraz aritu ziren eta hemen ere lehen postua lortu zuten.

Sailkapena

  • 640 kilotan
  1. Nuarbe, 6p
  2. Goiherri eta Gaztedi A, 4,5p
  3. Areso, 3p
  4. Mutriku, 2p
  5. Gaztedi B, p1
  • 680ko sailkapena
  1. Nuarbe, 5p
  2. Mutriku eta Gaztedi, 3,5p
  3. Areso eta Goiherri, 1,5p

Aizkora

Urrestillan jokatu ziren Urrezko Aizkora txapelketako hirugarren eta laugarren postuak, heldu eta gazteetan. Gazteetan Harkaitz Iriarte urrestildarrak Xabier Mindegia izan zuen aurkari eta hasieran aurretik ibili bazen ere, azkenean laugarren postuan geratu zen.

Helduetan Olasagastik ez zion inolako aukerarik eman Mindegiari. Hasieratik bukaera arte gogor aritu zen eta azkenean bi minutuko aldearekin amaitu zituen lanak.

Denborak

Helduetan

Mindegia, 23.54

Olasagasti, 21.43

Gazteetan

Mindegia, 21.29

Iriarte, 22.23

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide