Gotzon Garate eta Azpeitia

Uztarria.eus 2004ko eka. 9a, 14:06

  • Elgoibarko idazlea Argia aldizkarian Azpeitiko hizkeraz mintzo da
  • Baserritarren euskara jaso du azken liburuan

Gotzon Garate Elgoibarko idazleak 2003an kaleratu zuen Euskarazko tradizioa eta molde berriak liburuan baserritarrek erabiltzen duten euskara goraipatzen du. Argia-k berriki elkarrizketa egin dio eta bertan "Azpeitian oso euskara ona egiten dute" dio.

Liburuan aipatzen duen euskarari buruz egin diote elkarrizketa. Berak "bizitza osoa baserrian eman dutenen euskara oso ona da, ereduzkoa" eta horixe jaso duela dio. Azpeitaren kasuan ere "baserrietan are hobeto mintzatzen dira" adierazten du.

Elkarrizketa interesgarri honetan zera dio Garatek: "Gero eta garbiago ikusten dut askoz hobe dela euskara mordoiloa egitea, eta erdararen kalkoak egitea, ez ulertzea baino". Eta "garbizalekeria mordoilokeria baino okerragoa da" azpimarratzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide