Milaka arrain hilik aurkitu dira asteburuan Urola ibaian. Lasaoko araztegiaren eta herriaren artean agertu dira. Ibai ertzetan non ur gainetan ikus zitezkeen hainbat aingira, barbo eta loina.
Diario Vasco-k bere webgunean dakarren bezala, Jexux Zelaia arrantzale eta biologoa egon zen argazkiak ateratzen. Zelaia ostiralean ohartu zen gertatutakoaz arrantzan zebilela. Larunbatean itzuli eta hildako kopurua handia zela egiaztatu zuen. Igandez berriro joan zen argazkiak ateratzera.
Zelaiak ez du uste inguruko industriek zerikusirik dutenik gertatutakoarekin. Baliteke araztegiarekin izatea. Hala ere, "zerbait latza" pasa dela esaten du aingirak diren arrain gogorrekin eta horrenbeste hil direnerako.