Azpeitiko pilotariek hirugarren aldiz jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketako finala. Aurreko biak galdu egin zituzten Azkoitiarren aurka. Igande honetan Donostiako Atano III. pilotalekuan, Hernani izango dute aurkari.
Azpeitiarrek 800 sarrera zituzten iganderako. Asteartean jarri zituzten saltzen eta egun bertan 300 saldu ziren. Denak saltzeko asmoa dute.
Bestalde, atzo aukeratu zituzten bi herriek erabiliko dituzten pilotak. Ez zen arazorik izan aukeratzerakoan.