Duela urtebete ipini zen uztarria.com-en argazkiak atala martxan. Bi parte ditu atalak: eguneko argazkia eta argazki-multzoak .
Eguneko argazkia
Ia-ia egunero sartu izan da argazkiren bat eguneko albiste bat edo jakingarri bat erakusteko. Eta hauetako azkenak, portadan erakusten dira.
Guztira, 209 argazki sartu dira.
Argazki hauek guztiak ikusteko aukera ere badago. Sakatu nahi duzun hilabetean eta hilabete horren laburpen grafikoa ikusiko duzu.
- 2004ko ekaina (Argazki kopurua: 26)
- 2004ko maitza (Argazki kopurua: 19)
- 2004ko apirila (Argazki kopurua: 10)
- 2004ko martxoa (Argazki kopurua: 20)
- 2004ko otsaila (Argazki kopurua: 12)
- 2004ko urtarrila (Argazki kopurua: 25)
- 2003ko abendua (Argazki kopurua: 20)
- 2003ko azaroa (Argazki kopurua: 22)
- 2003ko urria (Argazki kopurua: 28)
- 2003ko iraila (Argazki kopurua: 11)
- 2003ko abuztua (Argazki kopurua: 1)
- 2003ko uztaila (Argazki kopurua: 15)
Urtebeteren laburpen grafiko kuriosoa osatzen dute 209 argazki hauek.
Ekitaldi desberdinen argazki-multzoak
Atal hau ere garai berean martxan ipini arren, beranduxeago abiatu genuen. Ekitaldi bati edo ekintzaren bati lotutako argazki-multzoen atala da.
Atal honetan 42 argazki-multzo sartu dira. Guztira, 335 argazki. Eta denak ikusteko aukera daukazue, noski.
Argazki-multzo guztien zerrendan ikusi nahi duzuen argazki-multzoak sakatu, eta kitto.