Uztarriaren azken zenbakia etxeetara bidean da

Uztarria.eus 2004ko uzt. 2a, 20:07

  • Fernando Morillo eta Olatz Prat azpeitiar gazteen inguruko berriak jaso ditu beste hainbaten artean
  • Webgunean ikusgai dago

Uztarriaren azken zenbakia banatzen hasiak dira dagoeneko eta laster jasoko dute dagokienek euren etxeetako buzoietan.

Hil honetako aldizkarian jorratu diren gai nagusiak honakoak izan dira:

Batetik, Fernando Morillo idazle azpeitiarrarekin elkarrizketan jardun du Uztarriak. Morillo Galizian dago lasaitasun bila joanda, baina azken aldian askotan itzuli behar izan du herrira irabazitako sariak arrazoi direla... Bidaiari eta ameslari du bere burua eta horretaz mintzatuko da elkarrizketan.

Landu den beste gaietako bat Olatz Prat abeslari gazteari buruzkoa da. Lagun bat hartu eta talde bat osatu du Euskal Herrian ezohikoa den musika landuz: jazza.

Azpeitiar askok oso gustuko duten proba da "Sabiñaniegoko":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2004/53/03/index_html iraupen proba. Urtero joaten da herritik jendea lasterketan parte hartzera. Uztarrian argazkitan bilduta egin da erreportaia.

Hauez gain, herriko hiru poesia zalek 20. emanaldia egin dutela-eta, gizarte eragileek euskararen alde hartu duten konpromisoa eta beste hainbat gauza ere bildu ditu Uztarriak azken zenbakian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide