Xoxoten preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatu dituzte

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 6a, 14:07

  • Berrehun lagun inguru bidu zituen Xoxoteko Ekimenak; txalapartariak, dantzariak eta bertsolariak ere izan ziren

Urte batzuetan ez da egin Xoxoteko ekimena, baina berriro ekin dio Askatasunak, preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarrikapen egunari. Herenegun, eskualdeko herri desberdinetatik gerturatuta, Xoxoteko gailurrean egin zen ekitaldian 200 pertsona inguru bildu ziren eta ondoren, bazkaltzera 150 pertsona gelditu ziren.

Ordubatetan hasi zen ekitaldia, Xoxoteko ekimenaren arrazoiak azalduz. "Preso politikoak etengabe erasotuak" direla adierazi zuten ekimena deitu zutenek eta esandakoaren adibideak ere jakinarazi zituzten, gaur egun presoek "zapalduta" dituzten eskubideak eta "bizi duten egoera" salatuz. Askatasunako kideek, "bakerako bidea, autodeterminazioaren baitan amnistia" dela esan zuten. Ekitaldian bertan, txalaparta, dantzariak eta Jon Maia zumaiarraren bertsoak ere izan ziren. Bazkalondoan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro-k eta Leire Ostolazak jardun zuten bertsotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide