Azpeitiko Banda Munizipalak Azpeitian Zezenak disko berria atera du eta bihar udaletxeko Areto Nagusian aurkeztuko du. 27 pieza biltzen ditu El Diario Vasco-n irakurri daitekeenez eta zezenketekin dute zerikusia. Pasodobleak, dultzaineroekin egindako kantak eta *Zortziko fĂșnebre* doinu ezaguna biltzen dira, Jose Luis Frantzesenaren gidaritzapean eginiko diskoan.
Bihar 12:00etan udaletxean aurkeztuko dute eta jende aurrean, berriz, uztailaren 29an, Plaza Txikian zuzen-zuzenean.