Atzo manifestazioa kaleetatik barrena zebilela ertzainek galerazi egin zuten. Manifestazioaren arrazoia Ohiane Errazkin donostiar presoa Fleuryko espetxean hilda agertu izana zen.
Arrazoi horregatik lehenik asamblada deitu zen plazan eta han gertatuaren inguruko azalpenak eman zituzten. Ondoren manifestazioa egitea erabaki eta kaleetan zehar abiatu ziren.
Loiolako Inazio Hiribidera iristean Ertzaintza agertu eta manifestazioa ilegala zela-eta ez zieten aurrera egiten utzi. Pankarta zeramatenak, berriz, identifikatu egin zituzten.
Manifestariak buelta hartu eta anbulategiaren atzeko zubitik igaro ziren jarraitzeko asmotan, baina Ertzantza berriro agertu zitzaien Pastorkua inguruan. Azkenik, manifestazioa espaloitik joan zen plazaraino.