Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioko kartel lehiaketaren irabazleak jakinarazi ditu gaur Udalak. Aurtengo kartel irabazlea Iñaki Uranga azpeitiarrak eta Oihana Lopez billabonatarrak osatutako bikoteak eginikoa izan da. Hauek 900 euroko diru saria jaso dute eta euren lanak zabalkunde handia izango du.
Lehiaketara, 44 lan aurkeztu dira eta lan guzti hauek ekainaren 26tik uztailaren 11ra arte izan dira ikusgai Udaletxeko beheko solairuan.