Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Lehen Mailako taldeak, datorren denboraldirako bi fitxaketa egin ditu dagoeneko. Orain arteko biak zarauztarrak dira: bata Iker Lizarriturri da eta bestea Xabier Osa Xabo.
Iker Lizarriturrik, aurretik ere jokatu du Azpeitiko taldearekin. Izan ere, joan den denboraldiko azken partidatan Lolo Encinasek zuzendutako taldean aritu zen. Beraz, datorren denboraldian, dagoeneko ezaguna duen taldean jardungo da.
Xabier Osa Xabo-k ere datorren denboraldian ez du aurreneko aldiz jokatuko Iraurgin. Orain dela bi urte aritu zen Azpeitiko taldean jokatzen. Iraurgi Saskibaloi Elkartekoak gustura daude fitxaketa berri honekin. "Antolatzaile eta hegaleko jokalari honek, asko lagunduko dio taldeari. Esan dezakegu, gaur egun, bere adinekoen artean Euskal Herrian dagoen jokalaririk onena dela", diote.