Beste bi txapelen bila

Uztarria.eus 2004ko uzt. 23a, 13:07

  • Euskal Herriko Lur gaineko sokatira txapelketako azken saioak jokatuko dira asteburuan Azpeitian
  • Nuarbek 640 eta 680 kiloko ligaxketan aukera handiak ditu txapela lortzeko

Nuarbek aurreko astean 600 kiloko txapela lortu bazuen, oraingoan 640 eta 680 kilotako saioetan lortzeko helburua du. Eta aukera handiak ere bai.

Azpeitian jokatuko dira igandean, Santiago egunean, Euskal Herriko Lur gaineko txapelketako azken saioak, Loiola hotelaren alboko belardietan. 640 kilotan Nuarbe,Gaztedi A, Areso, Goiherri, Mutriku eta Gaztedi B neurtuko dira. Nuarbek ia eskura du txapela bigarren postuan dagoen Gaztedi A-ri bost puntuko aldea ateratzen baitio. Txapela galtzeko, Gaztedik irabazteaz gain, Nuarbek azken postuan geratu beharko luke eta orain arteko maila erakutsiz jarraitzen badute, gauza zaila dirudi horrek.

Berdintsu dago egoera 640 kilotan ere. Nuarbek lau puntuko errenta du bigarren sailkatuarekiko. Eta aurreko pisuan bezala hemen ere Nuarbek azken egin eta Gaztedik lehengo postua lortu beharko luke. Hala ere lehenego postuan berdinduta geratuko lirateke eta txapelduna erabakitzeko kitarakoa jokatu beharko lukete. Zaila dirudi hau gertatzea. Beraz, Nuarbek oso aukera handiak ditu bi txapelak eskuratzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide