Bukatu da aurtengo POURRA

Uztarria.com 2004ko uzt. 25a, 21:07

  • Bukatu da Tourra, bukatu da Pourra.
  • Inoizko estuena izan da aurtengo apustua.
  • Tomas Ugalde izan da aurrena, Alberto Jimenez bigarren eta Nekane Agirre hirugarren.

Apustu estua

Apustu estua

Benetan estua izan da aurtengo pourra. Azken etapara arte, postu guztiak aidean egon dira. Horren lekuko da, lehen hiru sailkatuen artean 22 punturen aldea soilik egon dela. Eta lehen bien artean puntu bat besterik ez!

Sailkapen osoa webgune honetan ikusi dezakezue, eta baita parte hartzaile guztiak nola gelditu diren ere. Eztabaida bat ere irekita dago, zuen inpresioa eman eta pourra nola hobetu dezagun esateko.

Sariak

Beraz, aurtengo sariak hiru hauek emango dituzte:

  1. Tomate Ensalada (Erreka), 1582.30 puntu. 846 euro
  2. Ladux (Etxe Zuri), puntu bakar bat gutxiago, 1581.25. 423 euro
  3. Izar (Erreka), 20 puntu pasatxora, 1559.9 punturekin, ia-ia pourra osoan lehen postuan joan ondoren. 211.5 euro

Talde ideala

Aurtengo pourran oso puntu gutxi eskuratu dira. 2002. urtekoan, adibidez, irabazleak 2098 puntu eskuratu zituen; 2003. urtekoan, 1692 puntu. Aurten, berriz, 1582 bakarrik.

Talde ideala, alegia, puntu gehiena lortzeko taldea, zein izango litzatekeen jakiteko, aski da txirrindularien sailkapena begiratu eta hango bederatzi lehenengoekin geratzea.

Tour hasieran 9 hauek asmatuz gero, talde idealak 2500 puntutik gora jasoko zituzkeen.

Sari banaketa

Aurten ere, Saninaziyotako festetarako txosna jarri du Uztarriak, eta POURRA honetako sari ematea bertan izango da. Hain zuzen ere, Saninazio bezperan, hilaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan. Saria jasotzeko, bertara azaldu beharko dute Tomas Ugaldek, Alberto Jimenez-ek eta Nekane Agirrek.

Zorionak hiruei.

Joseba Albizu

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak ere, bukatu du honenbestez egunez-egun egin duen Tourreko jarraipena. 20 etapetako bere inpresioak kontatu ditu Erreka txirrindulariak webgune honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide