Gaur (ostirala), 20:00etan, Sindikatu Zaharrean, Zezenketarik ez! gai bezala hartuta hitzaldia izango da. Hizlariak, Bizkaiko Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko taldeko partaideak izango dira eta Azpeitiko Zezenketen Aurkako taldeak antolatu du.
Gaurko hitzaldiaz gainera, San Inazio jaien barruan ere hainbat ekitaldi eta protesta antolatu dituzte zezenketen aurka. Bihar, San Inazio bezperan, 19:00etan udaletxe aurrean konzentrazioa egingo dute eta San Inazio egunean, berriz, Etxe Zuri tabernaren aurrean elkartu eta kontzentrazioa eta manifestazioa egingo dituzte, 17:00etan.